Ainara Arratibel Gascon 2024ko maiatzaren 3a 23:20 Athleticek sufritutako garaipena lortu du Getafen. Talde zuri-gorriak 0-2 irabazi du, Iñaki Williamsen bi goli esker. Baina etxeko taldeak estu hartu du, epaileak Yeray eta Paredes kaleratu ostean. Unai Simonek penalti bat geratu du.
Olatz Silva Rodrigo 2024ko maiatzaren 3a 19:10 Emakume bat hilda aurkitu dute Donibane Lohizuneko hotel batean. Poliziak andrearen bikotekidea atxilotu du, eta Baionako prokuradoreak baieztatu du ikerketa bat abiatu dutela, hilketa bat izan ote den argitzeko. Apirilaren erdialdean ere atxilotu zuten gizona, emakumea Ziburuko eraikin batetik jausi ondoren.
Urtzi Urkizu 2024ko maiatzaren 3a 17:00 Kazetariak babesik gabe daudela salatu dute Prentsa Askatasunaren Egunean. Munduko kazetari elkarte ugarik prentsa askatasunaren egoeraz ohartarazi dute. Mugarik Gabeko Kazetariek salatu dute azkeneko hilabeteetan ehun kazetari baino gehiago hil dituztela Palestinan.
Jone Bastida Alzuru 2024ko maiatzaren 3a 17:00 Ertzaintzak oraindik ez du erabaki zer neurri hartu sexu erasoa egiteagatik zigortutako ertzainari dagokionez. Indarkeria matxistaren biktima bati egin zion eraso 2021ean, eta 2.190 euroko isuna jarri zioten. Jaurlaritzaren ustez, salbuespenezko kasu bat da, eta ez dago indarkeria instituzionalaren zantzurik.
Aitor Biain 2024ko maiatzaren 3a 16:15 Usansolok eta Galdakaok hasi dute eskumenen eskualdaketa. Galdakaoko Udala arduratuko da hainbat zerbitzu emateaz, indarrean dauden kontratuak iraungi arte.
Imanol Magro Eizmendi 2024ko maiatzaren 3a 15:35 Envases Universalesek Ugaoko plantako 42 langile kaleratu ditu. Langileek bozketa bidez onartu dute neurria, eta bertan behera utzi dute astelehenean hastekoak ziren greba mugagabea.
Jokin Sagarzazu 2024ko maiatzaren 3a 15:00 Antxoaren kanpaina ona izaten ari da, prezioek behera egin arren. Iaz garai honetarako arrantzatutakoa halako bi porturatu dute. Nabarmen handitu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjetako salmentak, bertako eta kanpoko ontzienak.
Aitor Biain 2024ko maiatzaren 3a 14:00 Talde mistoaren banaketaz Legebiltzarreko Mahaiak erabakiko duela ziurtzat jo dute Sumarrek eta Voxek. Alba Garciak legebiltzarrean jardungo duela iragarri du, ordezkaritzarik lortu ez arren.
Imanol Magro Eizmendi Bilbo 2024ko maiatzaren 3a 13:50 60 elkartek egin dute bat maiatzaren 11ko mobilizazioekin. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunen deialdiak babes zabala jaso du. Besteak beste, sindikatu subiranistek, Greenpeacek, pentsiodunen mugimenduek eta Fridays for Futurek egin dute bat.
Mikel Garcia Martikorena 2024ko maiatzaren 3a 12:45 Haitiko Presidentetzarako Kontseiluak lehen ministroa kargutik kentzea erabaki du. Fritz Belizaire iragan asteartean izendatu zuten gobernuburu, eta kontseiluko zazpi kideetatik lauk kargutik kentzearen alde bozkatu dute. Nazioarteko misio armatua finantzaketaren %10,6 biltzeko gai izan da soilik.
Iosu Alberdi - Joxerra Senar 2024ko maiatzaren 3a 12:40 Naparraren gorpuzkiak aurkitzeko bigarren indusketa lanen emaitza «negatiboa» izan da. Jakinarazi dutenez, indusketa lanak apirilaren 22tik 24ra bitarte egin zituzten, Landetan. Frantziak Auzitegi Nazionalari igorriko dio horien inguruko txostena, eta auzitegiaren erabakiaren zain dago familia.
Aitor Biain 2024ko maiatzaren 3a 12:30 EH Bilduk Konferentzia Munizipalista egingo du bigarrenez. Indar subiranistako ehunka ordezkari eta tokiko kargudun publiko elkartuko ditu maiatzaren 11n, Durangon.
Iñigo Astiz 2024ko maiatzaren 3a 10:07 «Musikarekin arriskua hartu dut, eta melodiarekin segurtasuna». Orkestra konponketak eta rock taldeen elementuak uztartuz osatu du bere bigarren diskoa Ekhi Lambert musikariak: 'Inbasioak'.
Pettan Uralde - Julene Muruaga Hiriart 2024ko maiatzaren 3a 09:50 AEBetan 2.200 lagun atxilotu dituzte jada Palestinaren aldeko protestetan. Israelen aldeko taldeak agertu dira Poliziaren aurretik Kaliforniako Unibertsitatean, eta, makilekin eta metalezko barrekin armaturik, manifestariei eraso egin diete.
Iraia Oteiza Azpeitia 2024ko maiatzaren 3a 06:00 Errota, urte askotako altxorra. Gipuzkoako Erroten III. Eguna izango da bihar, eta Azpeitian egingo dute topaketa nagusia. Hainbat jarduera antolatu dituzte horretarako, erroten historia eta funtzioa ezagutarazteko asmoz.
Mikel Lizarralde 2024ko maiatzaren 3a 05:30 «Maitasunari kantatzerakoan oso zaila da topikoetatik aldentzea, eta Irazuk lortzen du». Hiru hamarkadatan Iñaki Irazuren hitzekin egindako 11 kantu berreskuratu eta berriro grabatu ditu Jabier Muguruzak 'Lagun batek esan dit' diskoan. Gaur Donostiako Lugaritz aretoan aurkeztuko du zuzenean.
Edurne Elizondo Iruñea 2024ko maiatzaren 3a 05:05 Bide bat aitortzeko. Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantu tailerrak Julia Fernandez Zabaleta maistra eta aitzindiariari buruzko pastorala estreinatuko du bihar, 17:00etan, hiriburuko San Frantzisko eskolako jolastokian.
Joanes Etxebarria 2024ko maiatzaren 3a 05:05 Filosofia gaiak euskaraz hausnartzeko gomita gaur, Baionako Biltxokon. Filo Txoko kafe filosofikoa gaur eginen dute, 18:30ean. Aipagai izanen den lehendabiziko testua, Simone Weilena izanen da.
Urtzi Urkizu 2024ko maiatzaren 3a 05:00 ETB1ek 'Itxaso' telesaila emango du gaurtik aurrera. Telesailak zortzi atal ditu, eta Primeran plataforman osorik ikus daiteke. Aktore protagonistak Jon Plazaola, Nerea Mazo eta Itziar Atienza dira.
Ibai Maruri Bilbao Bermeo 2024ko maiatzaren 3a 05:00 Bermeo, sorterria erakustoki. Astelehenean ehun urte beteko dira Nestor Basterretxea artista Bermeon jaio zela. Kalean zein bermeotarren etxeetan, sorterrian dituen obretan murgilduta gogoratuko dute datozen egunetan.
Mikel Elkoroberezibar Beloki Bilbo 2024ko maiatzaren 3a 05:00 Diruz 'arindutako' zigorrak eta kalteak. Epaileak auzipetu bati zigorra arindu diezaioke, biktimari dirua ordainduta «kaltea konpondu» badu. Indarkeria matxistaren biktimei emandako kalte ordainak «oso txikiak» izan ohi dira, ordea: aringarriak baditu bere mugak.
Jone Arruabarrena 2024ko maiatzaren 3a 05:00 «Azken egunetan janaririk gabe geratu ginen; animaliek lapurtu ziguten». Himalaiako Bhaguirathi mendira igo zen Saez de Urabain iazko irailean, eta igoera dokumental batean bildu dute. 22 egun egon ziren mendira igotzeko zain, eguraldiagatik.
Fermín Rodríguez, Mentxu Velasco, Piru Zabalza eta Sabino Cuadra 2024ko maiatzaren 3a 05:00 Biktimen aitortza eta memoria demokratikoa.
Jone Goirizelaia, Sabin Arana, Ibon Cabo eta Txemi Gorostiza 2024ko maiatzaren 3a 05:00 Izarrak jaitsi eta zure eskuetan jarriko ditut.
Julen Etxeberria 2024ko maiatzaren 3a 05:00 «Argi nuen ez nuela nire osasuna sakrifikatuko berriro jokatzeagatik». Erretiroa hartu zuen duela hilabete, ezker belauneko lesio batengatik bi urte eta erdiz jokatu ezinik egon eta gero. Ez du saiatu ez izanaren damua: «Den-dena eman dut».
Josu Artutxa Dorronsoro Amezketa 2024ko maiatzaren 3a 05:00 «Irudipena daukat ahaztu egiten zaigula ilustrazioak irakurtzeko direla». Maite Gurrutxaga ilustratzaileak ez ditu gustuko ilustrazio literalak. Marrazkien bidez kontatzeko modua aurkitzen du, ilustrazioa narrazioa dela uste baitu. Ibilbide oparoa du egina, eta erronka berriak ditu aurretik.
Enekoitz Telleria Sarriegi Donostia 2024ko maiatzaren 3a 05:00 Jatea, eta zer den jakitea. Ja(ki)tea elkartea aspaldi ari da lanean euskal gastronomiaren errezeta liburu tradizionala berreskuratzeko, tokian tokiko produktuak eta ekoizleak ezagutaraziz. Afari bat eman dute Basque Culinary Centerren.
Julene Muruaga Hiriart Irisarri 2024ko maiatzaren 3a 05:00 «Euskal kultura museoetatik atera behar da, bizitzen baita pentsatua izan baino lehen». Hiru hilabeteko obren ondotik, Irisarriko Ospitaleak ateak berriz zabaldu ditu joan den astelehenean.
Olatz Enzunza Mallona 2024ko maiatzaren 3a 05:00 36ko gerrako gudariak omenduko dituzte Bizkargi Egunean. Domekan egingo dute Bizkargi Eguna, eta, urtero legez, ekitaldi andana antolatu dute Bizkargi Gogoratuz elkarteko kideek. Milaka herritar espero dituzte.
Edurne Elizondo Iruñea 2024ko maiatzaren 3a 05:00 Gerran ere bidea urratzen dutenentzat. Ivan Benitez fotokazetariak ‘Nieva ceniza. Crónicas contra el olvido’ liburua eta izen bereko erakusketa ondu ditu. Sirian, Kongon, Indian eta bertze hamaika herritan hainbat urtez jorratutako istorioak bildu ditu. Erakusketa Iturenen da igandera arte.
Itsaso Jauregi 2024ko maiatzaren 3a 05:00 400 urteko marrazoa igerian. Groenlandiako ozeanoan, 2.000 metroko sakoneran, orain arte aurkitu duten animalia ornodunik zaharrena bizi da: 'Somniosus microcephalus' marrazoa. Duela 400 urte jaio ziren espezie horretako aleak bizirik daude oraindik.
Joxerra Senar 2024ko maiatzaren 3a 05:00 Venezuelako urre beltzaren negozioa, belztuta. AEBetako Gobernuak nazioarteko merkatuetan gasa eta petrolioa saltzeko baimena kendu dio Venezuelari. 1990eko hamarkadatik hona %75 jaitsi da petrolio ekoizpena.
Urtzi Urkizu 2024ko maiatzaren 3a 05:00 ETB1ek %2,5eko kuota izan du apirilean; ETB3k, %0,1ekoa. ETB2 kateak gorantz egin du, eta %9,7ko ikusle kuota lortu du joan den hilean. ETB4k %0,9ko kuota izan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Nagore iturrioz Lopez eta Yolanda Porres Garcia 2024ko maiatzaren 3a 05:00 Hezkuntza publikoari buruz hitz txintik ere ez hauteskundeetan.
Iñaut Matauko Rada 2024ko maiatzaren 3a 05:00 Bost partida bosgarren postuan amaitzeko. Athleticek azken bolada txarra atzean utzi, eta hiru puntu eskuratzeko aukera du gaur Getafen. Mirakulu bat beharko luke Txapeldunen Ligarako sailkatzeko.